Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan esan ditu horiek guztiak Batasuneko mahaikideak.
Nolanahi ere, bake prozesua abiatu gabe dagoela eta PSOEk PPrekin duen hitzarmenaren ildotik errepresioaren bideari eusten diola adierazi duen arren —dinamika horretan kokatu du Otegiren espetxeratzea—, Batasunak Anoetan egindako proposamenaren ildotik baketzea eta gatazkaren gainditzea bidera dezaketen urratsak egin direla azken hilabeteetan erantsi du.
Permachek gogorarazi du bi bide aurreikusten zirela Anoetako proposamenean gatazka gainditzeko: batetik, ETAren eta Espainiako Gobernuaren arteko elkarrizketa mahai bat, eta, bestetik, Euskal Herriko eragile politiko, sindikal eta sozialen arteko beste bat estatus politiko berri bat eta haren gauzatzea erabakitzeko.
Bide batean zein bestean aurrerapausoak egin direla uste du Batasuneko mahaikideak: "ETAk borondatea agertu du estatuarekin elkarrizketa prozesu bat abiatzeko, eta PSOEk eta Espainiako Kongresuak ere nolabaiteko borondatea agertu dute, prozesu horretan zenbait urrats emanez", azaldu du.
Garrantzia handiagoa eman dio, ordea, Nazio Eztabaidagunearne ildotik eragile politiko, sozial eta sindikalen artean elkarrizketa mahaia osatzen aldera egin den ahaleginari. "Eragileek abian jarri beharreko bidean, gai izan gara 40 erakunde politiko, sozial eta sindikal elkarrizketa mahai bat sortzeko oinarriak jartzeko. Gure iritziz hori garrantzitsuagoa da une honetan. Izan ere, mahai batean eseri behar dugu eragile guztiek, ados jarri herri honek behar uden aldaketa politikoaren eta estatusaren inguruan, eta gero akordio horri buruz herritarrei galdetu behar zaie", azpimarratu du.
Dena den, Otegiren espetxeratzeak prozesu horiek bultzatzea ez duela errazten esan du Permachek, baina, hala ere, Batasunak Anoetako proposamenari eusten diola berretsi du. "Aipatu ditudan bi bide hroietan urrats handiak eman diren arren, egia da horrelako abagune batean mintzakide politikoa espetxeratzeak ez duela batere laguntzen prozesu hori garatzeko. Baina esan dugu proposamenari eusten diogula, eta hori bera berretsi zuen Otegik berak kartzelatik irtetzean".
ETAren atentatuek izan dezaketen esanahiari dagokiola, Permachen aburuz, eraso horiek agerian uzten dute "prozesua" ez dagoela behar den lekuan, "denok nahi genukeen tokian". Nolanahi ere, ETAk negoziazio prozesu bati heltzeko borondatea agertu duela eta Anoetako proposamena bere egin duela nabarmendu du.
Politika
Oraindik ez dagoela bake prozesurik abian nabarmendu du Permachek
Euskal Herria baketzeko eta gatazka behin betiko gainditzeko bidean azkenaldiak urratsak eman direla uste du Joseba Permach Batasuneko mahaikideak, baina, hala ere, oraindik ez dagoela bake prozesurik abian nabarmendu du. Arnaldo Otegiren espetxeratzea PSOEren eta PPren Itun Antiterroristaren dinamikari lotuta dagoela uste du Permachek; ETAren azken atentatuek, berriz, "prozesua" behar den lekuan ez dagoela adierazten duen zantzu gisa ikusi ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu