Josu Erkoreka EAJko Espainiako parlamentariak jakinarazi du prest daudela 2010eko Espainiako aurrekontuez hitz egiteko PSOErekin, baina horretako "prezioa" jarri du, baldintza jarri du: "Euskadik ordain ekonomikoak jasotzea".
Ordain horiek, Erkorekak Onda Vasca irratian gaur esan duenez, "Euskadi [Espainiako] Estatuko beste lurraldeen aldean krisitik hobeto irteteko modukoak izan behar dira". Besteak beste, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Kontzertu Ekonomikoa blindatu beharra dagoela berretsi du EAJko parlamentariak, eta PSOEri "testu baten bidez benetako konpromisoa" agertzeko epea eman dio: urriaren 16a.
PSOE da Kongresuko indar handiena, baina gutxiengoan dago.
politika
"Ordain ekonomikoak jasotzea" da EAJk Espainiako aurrekontuak babesteko baldintza
Erkoreka parlamentariak PSOEri Kontzertu Ekonomikoaren blindatzearen alde urriaren 16rako "testu baten bidez benetako konpromisoa" agertzeko eskatu dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu