Ordezkari politikoei idazteko eskatu die Lokarrik herritarrei

Gutun bidez edo 'tweet' bidez Aieteko Adierazpenarekin bat egiteko eska diezaieten nahi du gizarte sareak

Erredakzioa
2012ko maiatzaren 16a
00:00
Entzun
Lokarri herritar sareak uste du Euskal Herrian «bakea egonkortzeko aurrerapausoak» eman behar direla, eta, hala, herritarrei eskatu die hori exijituz arduradun politikoei idazteko gutun edo tweet bat. Hain zuzen ere, mezuetan ordezkari eta agintariei Aieteko Adierazpena onar dezatela eskatzea nahi du Lokarrik.

Gutuna edo tweet-a nori bidali ere proposatu du Lokarri. Besteak beste, hauek agertzen dira ordezkari eta agintari politikoen artean: Mariano Raxoi Espainiako Gobernuko presidentea, François Hollande Frantziako presidentea eta Nicolas Sarkozy presidente ohia, Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, Yolanda Barcina Nafarroako lehendakaria, Iñigo Urkullu EAJren EBBko burua, Rufi Etxeberria ezker abertzaleko kidea, Antonio Basagoiti EAEko PPko presidentea, Roberto Jimenez PSNko idazkari nagusia, Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaile nagusia, Pello Urizar EAko idazkari nagusia, Mikel Arana Ezker Anitza taldeko koordinatzailea, Uxue Barkos Geroa Baiko diputatua, Oskar Matute Alternatibako bozeramailea, Jose Miguel Nuin Nafarroako EBko koordinatzailea eta Jose Navas EAEko EBkoa eta Gorka Maneiro UPDko legebiltzarkidea.

Lokarrik apirilaren 19an jarri zuen martxan Aieteko Adierazpenari buruzko atxikimendu kanpaina, eta, ordutik hona, bost milatik gora lortu ditu. «Indarkeriaren bukaera, era guztietako elkarrizketak (ETA, gobernuak, alderdi politikoak, gizartea), adostasunak eta adiskidetzea jasotzen dituen ibilbide orriaren alde egiten dute», esan du herritar sareak.

Lokarriren arabera, ETAk urriaren 20an jardun armatuaren behin betiko amaiera iragarri zuenetik Espainiako eta Frantziako gobernuek ez dute aurrerapausorik eman, ez direlako desarmatzeaz-eta harekin hitz egiten jarri.

Desadostasun batzuk ere sortu direla azaldu dio: erakunde armatua desegiteaz, euskal presoez Espainiak aurkeztutako «gizarteratze» programaz eta Eusko Legebiltzarreko bakerako eta elkarbizitzarako lantaldeaz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.