EUSKAL PRESOAK

Ordiziatik Maulera monozikloz, presoak etxeratzearen alde

Jon Lekuona eta Beñat Otegi ordiziarrek 145 kilometroko ibilbidea egin dute. [Youtube]https://youtu.be/5nJ_KItZ0tY[/Youtube]

2015eko urriaren 8a
16:31
Entzun

Lekuona eta Otegi larunbateko 03:00etan abiatu ziren Ordiziatik. Tolosa alderako bidea hartu zuten, eta gero handik Leitzara, gero Doneztebe aldera jarraitzeko. Gau parteko zatia ondo egin bazuten ere, gogorrena ondorengo orduetan etorri zen. «Bagenekien ibilbidean lau  portu zeudela –dio Otegik– baina ez genituen hainbesteko gorabeherak espero». Elizondotik Baigorrira arteko bidea egin zitzaien zailena. «Desnibel handiko tokia zen, gorabehera askokoa. Gogorrena Erratzuko jaitsiera egin zitzaigun, 24 kilometroko aldapa baita».

Behin ibilbidearen zatirik gogorrena pasata, larunbat iluntzean iritsi ziren Donibane Garazira, 20:30ak aldera. Gaua bertan pasa eta biharamunean jarraitzea erabaki zuten. «Hiru lagun etorri ziren furgonetarekin, laguntza modura».

Igande goizean ekin zioten bidearen azken zatiari, Donibane Garazitik Maulera artekoari, alegia. 08:30ean abiatu ziren Behe Nafarroatik, eta 14:00ak aldera iritsi ziren Zuberoako hiriburura. Azken zati honetan «euri pixkat bat» egin bazien ere, orokorrean gustura daude bidearekin eta eguraldiarekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.