Trafikoa
Ordu askoan itxita egon ondoren, ireki dute A-8a; trafikoa motel dabil hala ere
A-8 autobidea itxita egon da Errenteria parean, bi norabidetan. Kamioi batek su hartu, eta bi norabideak itxi behar izan dituzte. Goizeko 11:30ean itxi dute, eta arratsaldeko hiruak pasata ireki. Oraindik trafikoa oso mantso dabil. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, ilara handiak sortu dira.
11:30ean izan da istripua, kamioi bat gurutzatuta geratu da, Irunerako norabidean. Erregaiaren depositua puskatu zaio orduan, eta gasolioa errepidean zabaldu da. Hasieran norabide bakarrean moztu du bidea Ertzaintzak, baina gasolioa bi bidetara zabaldu denez, beste norabidea ere itxi egin behar izan dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu