Zenbait urtetan istilu iturri izan zenBilboko Udaletxean Espainiako bandera paratzeko erabakia.
Atzo arratsean, Bilboko konpartsek omenaldia egin zioten ikurrinari. Ekitaldi horren barruan, lau konpartserok ikurrin erraldoi bat eskegi zuten Arriaga antzokiaren teilatutik. Bosgarren konpartsero bat ere teilatutik eskegita jaitsi zen, eta ikurrin txikiago bat dantzarazi zuen.
Besteak beste, Begoña Benedicto txupinerak eta Julio Ibarra pregoilariak parte hartu zuten ikurrinari egindako omenaldi horretan.
Ikurrina
Ordu erdiz egon dira eskegita banderak Bilboko Udaletxean; ez da istilurik gertatu
Bilboko banderaz, ikurrinaz eta Europakoaz gain, Espainiako bandera eskegi dute gaur, Aste Nagusiko egun handian, Bilboko Udaletxean. Goizeko 08:30etan ipini ditu lau bandera ofizialak udal langile batek, eta 09:00ak baino zertxobait lehenago kendu dituzte. Udaletxe aurrean bildutako zenbaitek gaitzespen oihuekin eta txistuka hartu dute Espainiako bandera, baina, osterantzean, ez da inolako istilurik gertatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu