Ingurumena

Oregi: "Petronorrek betetzen du ingurumen baimen bateratua"

EH Bilduk uste du Petronorrek "arau-hauste larria" egin duela.

Muskizko plantako tximinia. LUIS JAUREGIALTZO, ARP
2014ko irailaren 24a
12:48
Entzun

Ana Oregi Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburuak Eusko Legebiltzarrean adierazi du Petronorrek betetzen duela ingurumen baimen bateratua. Horrez gain, Jose Antonio Galera Ingurumen sailburuordeak gaineratu du ekainaren 21eko eta uztailaren 2ko isuriak gertatu eta hurrengo orduetan eman ziola horien berri Petronorrek Ingurumen sailburuordetzari:  "Ekainaren 21ean goizean sailburuordetzako ikuskatze talde berezi batek lehenengo bisita egin zuen, eta uztailaren 2an isuria gertatu eta berehala fax bidez informatu gintuzten", azaldu du sailburuordeak.

Galeraren hitzen ostean, Dani Maeztu EH Bilduko legebiltzarkideak galdetu du hori horrela baldin bada ea zergatik komunikazioen berri eskatzerakoan ez dizkioten dokumentu horiek igorri. "Guk dugun informazioaren arabera, ekainaren 21ean SOS Deiek 09:00etatik jaso zituzten bizilagunen deiak, baina enpresak ez zion inori ezeren berri eman. Uztailaren 2ko kasuan, berriz, guri igorritako dokumentuek diote 12:27an SOS Deiek Ingurumen Sailari eman ziotela isuriaren berri. Goiz osoan, hainbat bizilagunen deiak jaso ostean". Isuriak gertatuz gero, Petronorrek Ingurumen Sailari berehala eman behar dio horien berri. Bestela, 20.000 eta 200.000 euroko isuna eta lantegia bi urteraino ixteko zigorra jaso dezake.

EAJk, PSEk eta PPk eskatu dute "gizarte alarmarik ez sortzeko, horretarako arrazoirik ez dagoenean". Era berean, Oregiri esan diote Petronorreko instalazioetako segurtasuna zorrotz aztertzeko eta gizartearekiko informazio bideak garatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.