'Originala ala erreplika?' erakusketa abian

2018ko maiatzaren 27a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Abian da, ekainaren 10era bitartean, Geoparkeen Europako Astea. Europako 71 geoparketan egingo da aldi berean. Tokian tokiko altxorrak ezagutaraztea eta horien gaineko kontzientzia piztea da asmoa. Euskal Kostaldea geoparkeak antolatu dituen jardueren artean, Originala edo erreplika? izeneko erakusketa dago, Algorri interpretazio zentroan. Hara doazenek era izango dute fosilen eta mineralen erreplika zehatzak ikusteko, hainbat originalekin batera. Erronka bat proposatu diete bisitariei: pieza originalak kopietatik bereiztea. Abisua eman du Asier Hilario zuzendari zientifikoak: «Ez da batere erraza».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.