gizartea

Osakidetzako erizain bat atxilotu dute, ia hiru mila errezeta faltsutzeagatik

2012ko apirilaren 23a
17:34
Entzun 00:00:0000:00:00

Espainiako Poliziak Osakidetzako erizain bat atxilotu du, beste lau lagunekin batera pentsiodunen 2.865 errezeta faltsutzea egotzita. Lau haiek ere atzeman ditu. Errezeta horien bidez 130.000 euroko iruzurra egin dutela dio Poliziak.

Martxoan egin zuten polizia operazioa, lau hilabeteko ikerketaren ondoren, eta gaur eman dute horren berri. Guztiak aske daude, karguekin.

Atxilotuen artean, erizain harez gain, Logroñoko (Espainia) farmazia bateko bi arduradun, Gaztela eta Leongo (Espainia) mediku bat eta beste erizain bat daude. Gizonezkoak dira hiru, eta emakumezkoak bi. Inork ez du delitu aurrekaririk, Poliziaren arabera.

Ustez, Logroñoko farmaziako arduradunek errezetak lortzen zituzten, medikuaren eta Osakidetzako erizainaren bitartez, eta ondoren faltsutu egiten zituzten, Espainiako Estatuko hainbat lekutako gaixoen zerrendak erabiliz. Bi urtean aritu ziren horrela, ikerketako iturriek esan dutenez, eta errezeta bakoitzarekin etekin handia erdiesten zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.