Osakidetzako hizkuntza urraketak salatzeko, dokumental bat egin dute

Behatokiak, Interneten jarri, eta ohartarazi du hemezortzi urtean ez duela hizkuntza eskubidea bermatu

Erredakzioa
2011ko urriaren 15a
00:00
Entzun
Osakidetzak ez dituela euskal hiztunen eskubideak errespetatzen nabarmentzeko, Hizkuntz Eskubideen Behatokiak dokumental bat produzitu du, eta Interneten jarri. Pediatria arloan, zehazki, hemezortzi urtez «hizkuntza eskubideak sistematikoki urratu» direla eta, horren adibide gisa aurkezten du Luis Mari Juan Irastorzaren eta haren seme-alaben kasua.

Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta ikasleak eta Behatokiko zein Kontseiluko kideen iritziak ere biltzen ditu dokumentalak. Euskaldunen eskubideak ez betetzearen arrazoiak argitzen saiatzen da ikus-entzunezkoa, eta Administrazioari eskatzen dio neurriak hartzeko, hizkuntza politika «eraginkorrak» ezartzeko.

Euskaldunen bizipenak ere jasotzen ditu dokumentalak. Haiei mintzatu zaie Garbiñe Petriati Behatokiko zuzendaria: eskatu die urraketen berri emateko eta salaketak kaleratzeko. Eta gogorarazi du Osakidetza dela hizkuntz urraketen kexa gehien jasotzen duen zerbitzu publikoa.

Helbide honetan ikus daiteke dokumentala:

vimeo.com/30534014
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.