OSASUNA

Osakidetzako oposizioetan eduki matxistak eta homofoboak daudela salatu du Gehituk

Erizaintza azterketarako bibliografian "inolaz ere proposatu" ez daitezkeen edukiak daudela jakinarazi du Gehituk.

LGTBIfobiaren aurkako protesta bat. GORKA RUBIO, FOKU
Garikoitz Goikoetxea.
2018ko ekainaren 11
07:08
Entzun

Osakidetzako lan eskaintzarako bibliografian eduki "LGTBIfobikoak eta matxistak" daudela salatu du Gehitu elkarteak. Erizaintzako oposizioei buruzkoa da salaketa. Taldearen arabera, La salud mental y sus cuidados liburuak (Buruko osasuna eta haren zaintza) baditu "erakunde publiko batek inolaz ere proposatu eta partekatu ez ditzakeen adierazpen homofobo eta matxistak".

Liburu horretako pasarte batzuk zabaldu ditu Gehituk: "Komeni da fisikoki ederrak ez diren neskatoen garapen sexuala arreta handigoz zaintzea"; "Adinez helduak diren pertsonek behin eta berriz eskatzen dute ebakuntza bidezko sexu aldaketa, eta uzkur ageri dira beste aukera terapeutikoekin. Horrelako soluzioek arazo sakonak dakartzate. Azpiko errealitatea ezin dute aldatu, pertsona baten sexua ezin baita aldatu berez".

Gehituk Osakidetzari eskatu dio ken dezala berehala liburu hori zerrendatik, eta har ditzala neurriak horrelako edukiak ez zabaltzeko. Ez da oposizioetan izandako halako lehen arazoa: psikiatriako gai zerrenda aldatu egin behar izan zuen Osakidetzak, LGTBI kolektiboko kideak patologizatuta ageri zirelako. Hutsa aitortu zuen Osakidetzak, eta barkamena eskatu zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.