Osasun arloko Bizkaiko profesionalek auzitan jarri dute mozketen legezkotasuna
Espainiako Gobernuak osasun publikoan egin dituen murrizketen legezkotasuna zalantzan jarri du osasun arloko Bizkaiko profesionalen elkargoak biltzen dituen foroak. Batik bat kezka azaldu dute herritar batzuk osasun arretarik gabe geratuko direlako. Izan ere, murrizketak arautzen dituen dekretuaren arabera, Espainiako Gobernuak osasun txartelik gabe utziko ditu, besteak beste, paperik gabeko etorkinak. «Pertsona guztiek dute osasun arreta jasotzeko eskubidea, eta gure betebeharra da hori bermatzea. Horretan jarraituko duten profesionalek gure babes osoa dute». Herritar batzuk osasun zerbitzurik gabe uztearen arriskuaz ere ohartarazi dute: «Larrialdi zerbitzuek gainezka egingo dute, eta presioa handiagoa izango da profesionalentzat. Gainera, arriskua dago hainbat gaixotasun berriz zabaltzen hasteko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu