Osasun egoera aztertzeko bilera du gaur Jaurlaritzak

2020ko urriaren 2a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Eusko Jaurlaritzak LABI batzordearen bilera egingo du gaur arratsaldean. Babes zibileko plana aktibatua du gobernuak, osasun larrialdiaren ondorioz, eta bileran aztergai izango dute asteotako bilakaera. Iñigo Urkullu lehendakaria izango da bileraren buru. Joan den asteartean, Urkulluk aurreratu zuen udazken-neguetarako aurreikuspenak egiten ari direla, eta orain arteko neurriak egokitu egingo dituztela urtaro aldaketari begira. Iragarri zuen, hala ere, indarrean egongo direla taldetan elkartzeko mugak: gehienez hamar laguneko bilkurak egin ahalko dira, eta ez dute gehienezko edukiera areagotuko ekitaldi publikoetan. «Ondo gaude, baina alertari eutsi beharra daukagu».

Antzeko mezua eman zuen atzo Ignacio Garitanok, Osasun Saileko Zaintza eta Kontrol Programaren koordinatzaileak: haren esanetan, bilakaera «egokia» izaten ari da koronabirusa, eta oraingoz ez dago konfinamendu orokorretarako arriskurik. Nolanahi ere, ohartarazi du birusa ez dagoela «kontrolpean» oraindik, eta, hortaz, ez dela «erlaxaziora» jo behar: «Egoera aldatu egin daiteke. Prebentzio neurriak bete egin behar dira».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.