Nafarroako Osasun kontseilari Marta Vera eta Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Rafael Bengoa Madrilera deitu dituzte gaur. Espainiako Osasun ministro Ana Matok bilera bat eginen du autonomia erkidegoekin, osasun alorraren egoera aztertzeko. Bertzeak bertze, paperik gabeko etorkinen auzia jorratuko dute gai zerrendan.
Espainiako Gobernuak irailaren 1ean utzi zituen paperik gabeko etorkinak osasun txartelik gabe. Osasun Ministerioaketorkin horiekin hitzarmenak egiteko aukera aurreikusi du, osasun laguntza jaso dezaten,eta hitzarmen horiei buruz ariko da gaur, erkidegoetako ordez- kariekin, hain zuzen ere. Ma- drilen izanen dira Vera eta Bengoa.
Espainiako Gobernuak etorkinentzat prestatutako hitzarmenak oinarrizko zerbitzuei baino ez die eragiten, zirriborroaren arabera, eta horrek erran nahi du zerrenda horretatik at gelditzen diren zerbitzuak osorik ordaindu beharko dituztela horiek jaso ahal izateko. Botikak erosteko, adibidez, ez dute laguntzarik izanen, eta hitzarmenak, halaber, ez ditu aurreikusiko osasun garraioarekin eta kanpoko protesiekin lotutako zerbitzuak.
Hitzarmen hori aztertuko du gaur Espainiako Osasun ministro Matok erkidegoekin. Ministroak espero du erkidegoek oniritzia ematea prestatu duen testuari.
Oinarrizko zerbitzuak
Espainiako Osasun Sistemak arlo horretako oinarrizko zerbitzuen zerrenda zehaztu behar zuen gaurko bileran, hasiera batean, baina azkenean puntu hori gai zerrendatik at gelditu da. Gai zerrendan izanen dira, ordea, datorren urteko Espainiako aurrekontu orokorrak. Aurrekontu horiei buruzko lege aurreproiektuaren inguruko informazioa emanen die Mato ministroak erkidegoei.
Gaurko Madrilgo bileraren harira, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Bengoak erran zuen, duela hainbat aste, espero duela Mato Espainiako ministroak «murrizketa gehiago» ez iragartzea.
Osasun murrizketez ariko dira gaur sailburuak Matorekin
Espainiako Gobernuak protesiak eta garraio zerbitzuak ordaintzera behartu nahi ditu paperik gabeak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu