Ostalariek helegitea jarri dute Jaurlaritzak eremu gorrian ezarritako mugen kontra

Helegitea aurkeztu dutenen esanetan, ostalaritzaren barnealdeko ordutegiak murriztu beharrak «ez du zentzurik».

SOS Ostalaritza plataformaren aldeko kartel bat, Donostian. JUAN HERRERO / EFE
Uxue Rey Gorraiz.
2021eko apirilaren 12a
14:21
Entzun

Eusko Jaurlaritzak joan den martxoaren 26an iragarritako erabakiaren arabera, azken hamalau egunetako intzidentzia tasa metatua 400dik gorakoa duten udalerri eta lurraldeetan, hau da, eremu gorrietan, zorrotzagoak behar dute izan izurriari aurre egiteko mugek. Jaurlaritzak itxiera perimetrala ezartzen du horietan, eta mugatu egiten du ostalaritzaren barnealdeko jarduna. Hain zuzen ere, esparru horretan ezarritako murrizketekin kexu agertu dira Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ostalariak. Auzitarako joko zutela jakinarazi zuten joan den astean; gaur jarri dute.

Bizkaiko Ostalaritza Elkarteko kudeatzaile Hector Sanchezek adierazi duenez, ostalariek uste dute neurri horiek ezartzeak ez duela zentzurik. Zehazki, hauek dira mugak: 06:30etik 09:30era eta 13:00etatik 16:00etara egon daitezke zabalik, gehienez.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.