Bizkaiko fiskalak ikerketa abiatu du Kutxabankek salatutako irregulartasun batzuen harira, eta ostiralerako deitu ditu deklaratzera Mario Fernandez Kutxabankeko presidente ohia eta Mikel Cabieces PSE-EEko zuzendaritzako kide ohia.
Abokatu bufete batekin izenpetutako kontratu baten harira salatu dute Kutxabankeko presidente ohia. Cabiecesek bufete horrekin lotura duela-eta, PSE-EEn duen ardura utzi zuen hark ostiralean. 243.592 eurokoa da irregulartasuna.
Astelehenean abiatu zuen ikerketa fiskalak, finantza erakundeak berak eman ostean ustezko irregulartasun batzuen berri.