Ostiralean Donibane Lohizunen atxilotu zuten gaztea askatu dute
Aurore Martin Batasuneko kidea Espainiaren esku uzteko erabakiaren aurka protesta ugari egin ziren ostiralean. Horietako batean, iluntzean Donibane Lohizuneko (Lapurdi) herriko etxearen kanpoaldean egin zen elkarretaratzean, Polizia gogor oldartu zitzaien manifestariei. Hainbat zauritu eragin zituen, eta gazte bat, Maite Etxebarria, atxilo eraman zuen. Atzo askatu zuten Etxebarria. Hala ere, urtarrilaren 6an Baionako Auzitegira joan beharko du, «oldarraldian» parte hartzea eta «indar publikoko agente bati eraso egitea» leporatuta. Akusazioak salatu, eta horiek bertan behera uzteko eskatu du Askatasunak. Era berean, gertatutakoagatik barkamena eskatzeko erran dio Alliot Marie ministroari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu