ETA-ren armagabetzea

Otegi: "Baldintza hobeetan eginen diegu buru beste gaiei"

Baionan agerraldi berezia egin dute Arnaldo Otegik eta Anita Lopepek, armagabetzea hizpide hartuta.

Arnaldo Otegi eta Anita Lopepe Harold Good eta Matteo Zuppi lekukoekin bildu dira Baionan. ANDONI CANELLADA, ARGAZKI PRESS
2017ko apirilaren 8a
07:25
Entzun 00:00:0000:00:00

"Oso albiste ona da euskal gizartearentzat eta nazioarteko jende guztietantzat, munduan bakearen, askatasunaren eta justiziaren alde ari diren milaka lagunentzat. Egun historikoa da. Gatazka politikoak diren tokietan ziklo aldaketa batzuk gertatzen ari dira, indarrean diren molde batzuk aldatu direlako. Zoriondu nahi genuke Euskal Herria, zoriondu gizarte zibila", esan du Arnaldo Otegik, Baionan egindako agerraldian.

EH Bilduko bozeramailearekin batera izan da Anita Lopepe (EH Bai). Hark ere bat egin du Otegiren hitzekin eta gizarte zibilak blokeoa gainditzeko egindako lana txalotu du. Bide batez, nabarmendu du prozesua ez dela gaur amaitzen, "gatazkaren konponbidean aitzina egin behar da, lehentasunez preso eta biktimak". Berdin egin du Otegik ere: "Fase bat bukatuko da gaur, eta aurrera begira espero baldintza hobeetan buru eginen zaiela beste gaiei; horien artean, noski, presoen gaiari". 

Arrerako bide horretan lanerako deia egin die Frantzia eta Espainiako estatuei, eta biktima guztien aitortza eta erreparazioan lan egiteko beharra nabarmendu du Otegik. "Desmilitirazioa ere jarriko dugu mahai gainean. Ikusi da desberdinen artean posible dela elkarlana; segida izan behar du gatazkaren aterabiderako. Garrantzitsua zen [Urkullu eta Barkos] gaur hemen egotea, baina ez da eguna kritika politikorako; datorren asterako utziko dugu hori".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.