Euskal presoak

Otegi bisitatzeko baimena eman diete Tardari eta Fernandezi, sei urtez ukatu ostean

Igande honetan joango dira Logroñoko espetxera, eta Jesus Egigurenek lagunduko die.

2016ko otsailaren 17a
12:03
Entzun

Sei urtean, behin eta berriz eskatu dute bisitarako baimena, baina espetxe zaintzak behin eta berriz ukatu die. Orain, giltzapea uzteko bi aste besterik gelditzen ez direnean, Arnaldo Otegi bisitatzeko baimena lortu dute Joan Tarda ERCko diputatuak eta David Fernandez CUPeko kideak. Bi aste barru kalean ikusteko aukera izango duten arren, ez dute espetxera joateko aukera galduko bi politikari katalanek; igande honetan izango dira Logroñoko espetxean, eta Jesus Egiguren PSE-EEko presidente ohiak lagunduko die. Hain justu, joan den igandean izan zen Egiguren Otegi bisitatzen.

Free Otegi free them all kanpainarekin bat egin dute Tardak eta Fernandezek, beste hainbat politikarik bezala. Katalunian babes handia lortu du kanpainak, eta hainbat ekitaldi egin dituzte. Kanpainarekin bat egin eta Otegi bisitatzen saiatu zen duela bi aste Angela Davis ere, baina ez zuen espetxera sartzerik lortu.  Besteak beste, Desmond Tutuk, Perez Esquivelek, Noam Chomskyk, Slavoj Zizekek eta Gerry Adamsek ere bat egin dute Free them all kanpainarekin.

Euskal Herriko hainbat artistak abesti bat ere egin dute Otegiren askatasuna eskatzeko.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.