Arnaldo Otegi ezker abertzaleko buruzagiak bloke subiranista eratzeko asmoz harremanak burutzen segitzen dutela esan du, eta horrek emaitzak emango dituela "konbentzituta" dago. "Udazkenean hasiko gara bloke subiranista eratzeko bidea egiten", esan du gaur Herri Irratiari emandako elkarrizketan. "Poliki joango gara, seguruenik kontraesan askorekin, baina behar politikoa dago", ohartarazi du.
Horretarako, ordea, eragileen artean baldintzarik ez dela jarri behar nabarmendu du, eta gaur egun ipintzen direla. "Horrela ezinezkoa da".
Ezker abertzaleak Europako Legebiltzarrerako hauteskundeetan Iniziatiba Internazionalista babestea garrantzitsua dela adierazi du Otegik, "[Espainiako] Estatuari patata beroa itzultzeko aukera dagoelako".
Politika
Otegi: "Udazkenean hasiko gara bloke subiranista eratzeko bidea egiten"
"Poliki joango gara, seguruenik kontraesan askorekin, baina behar politikoa dago", esan du ezker abertzaleko buruzagiak, eta baldintzarik ez jartzeko eskatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu