Otsailaren 7an ebatziko dute Praten aurkako estradizio eskaera

Gernikako Akordioko alderdiek diote atxiloketa horrek ez duela laguntzen «garai berria» sendotzen

Erredakzioa
Iruñea
2012ko urtarrilaren 31
00:00
Entzun
Paueko auzitegiak gaur zortzi ebatziko du Ernesto Praten aurka Espainiako Auzitegi Nazionalak eginiko euroagindua onartzen duen edo ez, eta berriozartarra Espainiaratzen duen edo ez, auzitegietako iturriek atzo esan zutenez. Ekineko kide izatea leporatzen diote, eta haren aurkako euroaginduari jarraituz atxilotu zuten. Prat iragan ostegunean atxilotu zuten Urruñan, eta ordutik preso atxiki dute. Atzo, atxiloaldia eten eta euroaginduaz ebatzi bitartean aske uzteko eskatu zuen haren abokatuak. Gaur jakingo da zer erabakitzen duten gai horri buruz.

Iruñean, berriz, ezker abertzaleak, EAk eta Aralarrek Ernesto Praten atxiloketa salatu zuten, Espainiako Gobernuaren ordezkaritzaren aurrean, haien ustez, atxiloketa horrek ez duelako «gari berria sendotzen uzten». Era berean, PPri eskatu zioten bakeak atzera bueltarik izan ez dezan balio behar duen prozesu politikoan parte har dezan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.