Albizturtik Bidania-Goiatzerako bide bazterrean agertu zen gizonezko baten gorpua duela hiru hilabete.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak bi lagun atxilotu zituen atzo gertakari horren harira. Ikertzen hasi zirenean berehala baztertu zuten auto istripuaren hipotesia, gorpuak hainbat kolpe baitzituen. Beste bi lagun identifikatu dituzte, heriotzarekin zerikusia izan dezaketelakoan. Guztiei lapurreta delitu bat eta laguntza emateko beharra ez betetzea egotzi diete.
Ertzaintzaren ustez, hildakoa lau lagunekin joan zen otsailaren 25eko gauerdian enpresara. Pabiloiko gainaldetik erori zen, eta larri zauritu. Harekin zihoazenek bide bazterrean utzi zuten gorpua.
27 eta 32 urte dituzte atxilotuek; Oiartzunen atzeman zituzten.