M-27. ARABA

Ozta-ozta, PP garaile Araban

PPk irabazi ditu Arabako Biltzar Nagusietarako hauteskundeak. Popularrek botoen %26,41 eta 15 biltzarkide (-1) eskuratu dituzte. Berrehun boto baino gutxiagora geratu da PSE-EE (%26,30) eta 14 aulki izango ditu (+2). EAJk ere 14 biltzarkide jaso ditu, botoen (%25,91arekin). Lau biltzarkide izango ditu EAE-ANVk, Araiako zerrenda baliogabetu zioten arren. Bina ordezkari izango dituzte EB-Aralarrek eta EAk. Parte-hartzea %63,70ekoa izan da.

2007ko maiatzaren 28a
02:42
Entzun 00:00:0000:00:00
PP garaile izan arren, ez da batere ziurra Javier de Andres haien zerrendaburua izatea Arabako Ahaldun nagusia. PSE-EEren eta EAJren artean 28 biltzarkide dituzte, gehiengo osoa baino bi gehiago. Eusko Jaurlaritzan agintean dagoen hirukoak (Aralar gehituta) 18 biltzarkide eskuratu ditu.

De Andresek, ostera, ez du ahaldun nagusi izateko aukera baztertu. 1999an eta 2003an Ramon Rabanera PPko zerrendaburua PSE-EEren botoekin kargua lortu zuela gogoratu du, eta oraingoan ere berdin izan daitekeela aipatu du. Bere arabera, Arabak "argi utzi du ez duela ahaldun nagusi nazionalista bat nahi".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.