Palestinako sarraskia salatuko dute abenduaren 8an Gernikan

Giza irudi erraldoia eta ekitaldi bat egingo dituzte, Gernika-Palestina deialdi herritarrak antolatuta.

Gernika-Palestina deialdi herritarra
Abenduaren 8ko mobilizazioen aurkezpena, gaur, Bilbon. GERNIKA-PALESTINA
jakes goikoetxea
2023ko azaroaren 28a
15:30
Entzun

Palestina eta Gernika lotuko dituzte abenduaren 8an. Gernikako bonbardaketa eta Israel Gazan egiten ari den sarraskia. Gernikak jasan zuen sufrimendua eta Palestina jasaten ari dena. Elkartasuna adieraziko diote Palestinako herriari, eta mezu bat bidali nahi diete agintariei: «Behingoz eta betirako bukatu dezatela israeldarren okupazioa eta palestinarren kontra egiten ari den genozidioa». Sinbolikoa eta esanguratsua da ekitaldia Gernika-Lumon (Bizkaia) egitea, «gizarte zibilaren kontrako lehen bonbardaketa masiboa jasan zuen herrian».

Gernika-Palestina deialdi herritarrak gaur goizean aurkeztu du abenduaren 8ko mobilizazioa, Bilbon, zenbait jende ezagunen babesarekin. Ekitaldiak bi zati izango ditu. Alde batetik, giza irudi erraldoi bat osatu nahi dute, 1937an, Gernika bonbardatu zutenean, merkatua zegoen lekuan. Eguerdian izango da, eta milaka herritarrek parte hartzea nahi dute. 120 boluntarioren laguntza beharko dute, eta boluntarioak eskatu dituzte. Horrez gainera, ekitaldi bat egingo dute. Musika eta bertsoak izango ditu. Euskal Herriko eta Palestinako artistak. Parte hartzaileen artean daude Eñaut Elorrieta, Ihsan O.S., Ikrame Benzyane eta Oreka TX musikariak; Mohamed Farajallah ekintzailea; eta Onintza Enbeita eta Nerea Ibarzabal bertsolariak. Artista gehiagok ere parte hartzea espero dute. Jon Maia bertsolariak sortutako testu bat irakurriko dute hainbat hizkuntzatan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.