gizartea

Pannagh elkarteak bere lana narkotrafikoarekin ez nahasteko eskatu du

Martin Barriuso kalamuaren erabiltzaileen elkarteko presidenteak eta beste bi kidek atxilotuta eta inkomunikatuta segitzen dute. Bilboko udaltzainek atzeman zituzten, herenegun.

2011ko azaroaren 16a
11:43
Entzun

Martin Barriuso Pannagh kalamuaren erabiltzaileen elkarteko presidenteak eta beste bi kidek atxilotuta segitzen dute, Bilboko udaltzainen esku, eta inkomunikatuta dauzkate, elkarteak gaur jakinarazi duenez. Astelehen arratsaldean izan ziren atxiloketak, Pannaghen egoitzan, droga trafikoa egotzita.

Oraingo operazioak besteetan egindakoen aldean "gardentasun txikiagoa" duela dio Pannaghek, eta bera droga arloko beste kontu batzuekin ez nahasteko eskatu du. "Gure elkarteak pausoak publiko egin izan ditu, eta erakundeekin egindako harremanetan gardentasuna eta parte hartzea erakutsi ditugu, narkotrafiko lanik egiten ez dugula erakusteko. Guk, merkatu beltza amaitzeko, kalamuaren arautzea baino ez dugu nahi".

Barriuso bihar gaiari buruz Erresuma Batuko Legebiltzarrean hitz egitekoa zen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.