Atxiloketak

Parisen atxilotutako Aner Gomez espetxeratu egin dute

ETAko kide zela egotzita joan den ostegunean Frantziako Poliziak Parisen atxilotutako Aner Gomez auzipetu eta espetxeratu egin dute. Zehazki, "gaizkile taldeko kide" izatea eta nortasun agiri faltsuak eramatea leporatu diote auzipetzeko.

2004ko azaroaren 8a
12:02
Entzun 00:00:0000:00:00
Gomez bilbotarra joan den ostegun iluntzean atxilotu zuten, Parisko Iparraldeko tren geltokian, Frantziako Poliziako iturrien arabera, "ohiko kontrol batean". Iturri horien arabera, Espainiako bi nortasun agiri faltsu zituen atzeman zuten unean, eta berak azaldu zien ETAko kide zela. Armarik ez zeraman.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.