Atxiloketak

Parisera eraman dituzte ETAko kide izatea egotzita Gerden atxilotutako hiru lagunak

Goizeko hamar eta erdiak aldera atera dituzte Baionako polizia etxetik Aitzol Iriondo, Eneko Zarrabeitia eta Aitor Artetxe. Hogei bat lagunen babesa jaso dute atarian. Amets Ladislao, Ibai Egurrola eta Javier Gutierrez, berriz, Madrilen dauzka Guardia Zibilak, atzotik.

2008ko abenduaren 10a
14:26
Entzun 00:00:0000:00:00
Goizeko hamar eta erdiak aldera atera dituzte Baionako polizia etxetik astelehenean Gerden (Pirinio Garaiak, Frantzia) ETAko kide izatea egotzita atxilotutako Aitzol Iriondo, Eneko Zarrabeitia eta Aitor Artetxe. Hogei bat lagun zituzten atarian babesa adierazten, eta hiru haiek indarka sarrarazi dituzte poliziek autoetan. Parisera eraman dituzte, epaileak deklarazioa har diezaien.

Astelehen arratsaldean Frantziako Poliziak hiru lagun horiek atxilotu zituen lehendabizi Gerden. Ordu batzuren buruan Amets Ladislao, Ibai Egurrola eta Javier Gutierrez atxilotu zituen Guardia Zibilak Irunen (Gipuzkoa), mugan. Beste hiru atxilotuekin harremana izatea leporatzen diete, eta bart hainbat etxe miatu ditu Guardia Zibilak Bizkaian hiru atxilotu horiekin zerikusia dutela-eta; zehazki, Getxon, Leioan eta Berangon egin dituzte miaketak. Atxilotu zituztenetik Guardia Zibilaren esku inkomunikatuta dauzkate Ladislao, Egurrola eta Gutierrez, eta atzotik Madrilen dauzkate.

Gerden atxilotutako hiru lagunei ETAko kide izatea leporatzen diete eta Aitzol Iriondori erakunde armatu horretako buruzagi militar izatea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.