Parke eolikoen aurkako mendi martxa egingo dute larunbatean Labrazan

'Babestu Maite Duzun Mendia' kanpainaren barruan, proiektuek Arabako mendietan duten «eragin negatiboa» salatzea dute helburu

Arabako Mendiak Aske plafatormak Entzian egindako martxa, uztailean. BERRIA.
unai etxenausia
2021eko abuztuaren 11
00:00
Entzun
Arabako Mendiak Aske plataformak hirugarren mendi martxa egingo du abuztuaren 14an, Babestu Maite Duzun Mendia kanpainaren barruan. Iturrieta eta Arkamoko (Araba) martxen ondoren, Labrazaren txanda da orain. Kanpaina horren bidez, Arabako mendietan eraiki nahi diren parke eolikoen «eragin negatiboa» salatuko dute, «jendeak zentral eolikoek mehatxatutako natura ondarea ezagutu dezan».

Mendi martxa Labrazatik aterako da, 09:30ean, eta hamabi kilometro zeharkatuko dituzte;Valdesara joango dira, eta Dueñasko pinuditik barrena itzuliko dira abiapuntura. Antolatzaileen arabera, eraikitzeko asmoa duten parke eolikoak«eragin kaltegarria» izango du biodibertsitatean: Dueñasko Pinudiari eragingo dio bereziki. Ingurune hori 135/11 Foru Aginduak babesten du, eta Arabako Lurralde Historikoko Baso Erreserben Katalogoan sartuta dago.

Pinudiak 82 hektareako eremua hartzen du, eta malda handiko muino batean dago. Plataformaren arabera, «balio biogeografiko handiko pinuditzat» hartzen da. Antolatzaileek nabarmendu dute Labrazako elur zuloa dagoen ingurune naturala ere suntsituko duela, Las Llanas barrutian —910 metroko altueran.elurra biltzeko eta elikagaiak kontserbatzeko erabili izan den elementu eraikitzailea—.

Gainera, inpaktu bisuala nabaria izango da: «Bilboko Iberdrola dorrea baino altuagoa izango da, eta herritik kilometro batera baino gutxiagora egongo da». Arabako Mendiak Aske plataformak, Labrazak eta Arabako Errioxa eskualdeak agerian utzi nahi dute «lurraldearen erabilera enpresa eta sozietate pribatuen eskura» dagoela. Irailaren 11n egingo dute laugarren mendi martxa, Azazeta mendietan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.