'Parot dotrinak' ezarritako zigorra osorik bete behar dela dio Gorenak

Hala ebatzi du Iñaki Fernandez de Larrinoaren eta Gotzone Lopez de Luzuriagaren kasuetan

Erredakzioa
2011ko apirilaren 19a
00:00
Entzun
Parot dotrinak ezarritako 30 edo40 urteko espetxealdi zigorrak osorik bete behar direla argudiatu du Auzitegi Gorenak. Iñaki Fernandez de Larrinoa eta Gotzone Lopez de Luzuriaga euskal presoek kasazio helegitea aurkeztu zuten, beren zigorrak berriz azter daitezela eskatzeko. Gorenak onartu egin ditu eskaerak, eta Espainiako Auzitegi Nazionalari eskatu dio berriz aztertzeko bi preso horiei ezarritako espetxealdia. Hala ere, atzo jendaurrean jakinarazitako sententzia batean, Gorenak argi utzi nahi izan du zein den bere ikuspuntua. Jose Manuel Maza Martin magistratuak sinatutako sententziaren arabera, behin-behinean preso igarotako aldia ez da zigor urte kopuru osotik kendu behar, zigor bakoitzari dagokion urte kopurutik baizik. Fernandez de Larrinoari eta Lopez de Luzuriagari Parot dotrina ezarri zieten, eta 2017ra arte egin behar dute preso.

Gaixotasun larri bat duela eta, Gotzone Lopez de Luzuriaga aske uzteko eskatu dute hainbat aldiz.2007an bularreko minbizia atzeman zioten Aguraingo presoari,eta, ebakuntza egin ondoren, erradioterapia tratamendua jarri zioten. Martxoan, Martutenera ekarri zuten.

Joan den astean Antton Troitiño aske geratu zen, bestelako interpretazio batean oinarrituta, Auzitegi Nazionalak emandako sententzia bat dela medio. Auzitegi horretako Fiskaltzak, baina,helegitea aurkeztu zuen. Hori hala, zigor salako hamasei magistratuak apirilaren 25ean bilduko dira kasua aztertzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.