Aurreko Gipuzkoako Foru Aldundiak Pasaiako badia biziberritzeko Espainiako Gobernuarekin hitzartutako 20 milioi euro galdu izana leporatu dio EAJk gaur egun foru gobernuan dagoenari, Bilduri, eta ohartarazi du beste 14,5 milioi euro kolokan daudela. Hori aldundiaren gaitasun faltagatik gertatu dela azaldu du Markel Olano EAJko Batzar Nagusietako buruak, eta arduraz jokatzeko eskatu dio diputazioari.
Juan Karlos Alduntzin Ingurumen diputatuak gauza bera eskatu dio EAJri. Olanok esan du PSOEren konpromisoa zutela diru kopuru hori aldundiari emateko, baina ez zutela akordiorik sinatu. EAJk arduragabekeriaz jokatu zuela adierazi du Alduntzinek.
Pasaia biziberritzeko 20 milioi euro galdu izana egotzi dio EAJk Bilduri
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu