Pasaiako kanpoko kaia eraikitzearen ondorioei adi so eginen die Baionak

Proiektuaz galde diezaiotela eskatuko du prefeturak; kezkatuta dago naturan zer kalte eginen dituen

Erredakzioa
Baiona
2012ko ekainaren 12a
00:00
Entzun
Baionako Prefetura kezkatuta dago Pasaiako kanpoko kaia eraikitzeak zer ondorio izanen dituen. Hala, gertutik aztertuko du proiektuarekin zer gertatzen den, eta bere iritzia kontuan hartzeko eskatuko du. Frantziako Gobernuak Madrilen duen enbaxadaren bidez eginen dio galdea Espainiako Gobernuari.

Hendaiako Herriko Etxearen eskariari erantzun dio hala Baionako Prefeturak. Hendaiako udalbatzak uste du Pasaiako Portu Agintaritzak eskubidea duela kaia berritzeko. «Baina kanpoko kaia eraikitzeak natur ondarea suntsitzea ekarriko luke. Eraginen liratekeen kalteek, gainera, ez lukete atzera bueltarik».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.