Pasaiako kanpoko kaia ez dago lehentasunen artean Madrilgo gobernuarentzat

Jaizkibelgo itsaslabarrak. GORKA RUBIO / ARGAZKI PRESS.
Agentziak
Madril
2012ko irailaren 27a
00:00
Entzun
Espainiako Gobernuko Sustapen Ministerioak onartutako 2024 arteko Azpiegitura, Garraio eta Etxebizitza Planean ez da agertzen Pasaiako kanpoko kaia. Portuei dagokienez, «optimizazioa» sustatuko du Madrilek, eta bi lehentasun izango ditu: eraikita dauden portuen erabilera sustatzea eta inbertsio pribatua erakartzea. Hala jakinarazi du Ana Pastor Sustapen ministroak. «Ez ditugu onartuko zorpetze gehiago, eta lehentasuna autofinantzaketa izango da». EFE albiste agentziak eman du Sustapen Ministerioak finantzatuko dituen egitasmoen zerrenda, eta lan horien artean ez da aipatzen Pasaiako kanpoko kaia eraikitzea; bai, ordea, Zierbenako (Bizkaia) dartsena amaitzeko lanak.

AHT abiadura handiko trenari dagokionez, korridore handi guztiak eraikitzen amaitzea espero du Espainiako Gobernuak. «Hori bai, lehentasuna emango diegu eskari handiena dutenei; baita sozialki eta ekonomikoki errentagarrienak direnei ere». Lehentasunezkoak direnen artean aipatu ditu Pastorrek Madril-Euskal Y-a, Castejon-Iruñea eta Zaragoza-Castejon-Logroño korridoreak. «Tren garraioan dagoen eskariari ahalik eta modu jasangarrienean erantzun nahi diogu». Gainera, Espainiako Gobernuaren xedeen artean dago trenbide sarearen zabalera nazioarteko neurrira egokitzea. Salgaien garraioa trenez egitea da gobernuaren apustuetako bat, eta hori lortzeko, beste hainbat hobekuntza egingo ditu trenbide sarean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.