«Portua eraikitzea katedral bat eraikitzea bezala izan daiteke: momentuan baliabideak mugi ditzake, baina bukaeran ez du izango justifikazio ekonomikorik»
LKS Aholkulariak, 2002an
«Pasaia aldeak ez dauka etorkizunik kanpoko porturik gabe»
Joxe Joan Gonzalez Txabarri Gipuzkoako ahaldun nagusia, 2004an
«Kanpoko portuaren ingurumen kostuak jasanezinak dira. Modu larrian eragiten dio zorrotz babestu beharreko LIC eremuari»
Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailaren Euskal Kostaldea Babesteko Plan Sektoriala, 2007an
«Kanpoko portua interes komunitarioko toki [LIC] batean kokatuko da, Natura 2000 sarearen barruan. Ildo horretan, eskakizunak asko izango dira, eta Portu Agintaritzak hipersentiberatasunez jokatuko du ingurumenari dagokionez. Horregatik hartu dut 'eko-portua' terminoa, portuaren jarduera mantentzearen eta ekologiaren arauak errespetatzearen arteko orekari erantzuteko xedez»
Joxe Joan Gonzalez Txabarri Pasaiako Portuko Agintaritzako presidentea, 2008an
«Atentatu ekologiko bat da, Bizkaiko Golkoaren ertz osoan gaur egun aurreikusita dagoen desmasiarik handiena»
Greenpeace, 2008an
«Pasaialdeko biziberritzea eta kanpoko portuaren eraikuntza lehentasunezkoak dira. Gipuzkoaren erronkarik handiena da»
Markel Olano, Gipuzkoako ahaldun nagusia, 2008an
«Hirigintza-lekualdatze baten gisa ikusten dut, eta alde horretatik, ondo deritzot. Pasaiako badian gainezka daude, eta ezin du gehiago hazi. Baina portu ikuspegi batetik begiratuta, ez du zentzurik»
Jose Ramon de la Fuente, Bilboko portuko zuzendaria, 2009an
«Kanpoko portua ezinbestekoa da gure industria eta merkataritza lehiakorragoak izateko. Ez gara diru xahutze bati buruz hitz egiten ari. Gainera, badia biziberritzen lagunduko du. Gai izango gara egiteko ingurumena errespetatuz»
Miguel Buen, Pasaiako Portuko Agintaritzako presidentea, 2011n
«Kanpoko portua ezin izango balitz egin, portua pixkanaka hiltzera kondenatuko genuke. Badiaren biziberritzea osoa izango da bakarrik kanpoko portua eraikitzen bada. Bestela, zatikako konponbideak izango dira»
Lucio Hernando, Pasaiako Portu Agintaritzako presidentea, 2011n
«Kanpoko portuak bueltarik gabeko kaltea egingo luke Jaizkibel eta Uliako naturgune babestuetan. Gainera, ekonomikoki ez da bideragarria»
Espainiako Ingurumen Ministerioa, 2011n
PASAIAKO KANPOKO PORTUARI BURUZ ESANAK
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu