Pastor: «PPk dioena baino konplexuagoa da Bildu legez kanpo uztea»

PSE-EEkoaren ustez, Bilduk «ausartagoa» izan beharko luke ETAri amaitzeko eskatzeko garaian

Erredakzioa
2011ko abuztuaren 18a
00:00
Entzun
Jose Antonio Pastor PSE-EEren bozeramailearen ustez, Bildu legez kanpo uztea «PPk proposatu nahi duena baino konplexuagoa izango litzateke». Hori dela eta, Pastorrek PPri eskatu dio «polemika politikoa» ez erabiltzeko hauteskundeetako «arma» gisa.

Gainera, adierazi du Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidenteak ez duela jarri martxan «hauteskundeetako neurririk» eta ez duela pentsatzen «terrorismoa arma politiko gisa» erabiltzea; baina bai, ordea, PPk. Izan ere, Pastorrek azaldu du PPk duela «urte askotatik» erabiltzen duela «terrorismoa arma politiko gisa etengabe». Horrez gain, adierazi du PPrentzat «denak balio» duela PSOEri eraso egiteko.

Hala ere, esan du Bilduk «ausartagoa» izan beharko lukeela ETAri amaitzeko eskatzeko garaian eta Bilduren oraingo jarrerarekin «etsiak hartuta» dagoela. Era berean, azaldu du gustatuko litzaiokeela «pentsatzea» Eusko Jaurlaritzaren agintea amaitu baino lehen ETAk bere amaiera adieraziko duela.

Hori bai, adierazi du «gauza ez dela helburu hori hauteskundeetako helburu gisa finkatzea, baizik eta ETAk aspaldi egin behar zuen bezala desagertzea eta Bilduk ETAri desager dadin eskatzea».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.