ETAren jardun armatuaren amaiera

Pastorrek dio «lehen minututik» ezin dela hitz egin autodeterminazioaz

Erredakzioa
Donostia
2011ko azaroaren 2a
00:00
Entzun
Jose Antonio Pastor PSE-EEko bozeramaileak lasaitasuna eskatu die alderdiei, ETAk borroka armatua utzi duela iragarri ondoren «ezin delako lehen minututik autodeterminazio eskubideari edo alderdien mahaiari buruz hitz egin». Pastorren iritziz, «abertzaleen tesiak» dira horiek, baina aitortu du iritsiko dela «bakoitzak bere planteamendua zilegitasunez defenditzeko garaia». Lehenik eta behin «bizikidetza» lortu behar dela uste du.

Nolanahi ere, Pastorrek esan du ez dela «bi aurkari aurrez aurre jarri dituen gatazka armaturik» egon; «Euskadin hiltzen aritu diren terroristak egon dira»; «biktimak eta borreroak egon dira». Pastorrek moto istripua izan zuen urriaren 16an, eta orduz geroztik egindako aurreneko adierazpenetan esan du ETAk armak uzteko erabakia «behartuta» hartu duela eta ez «konbentzituta».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.