Kultura

Patxi Altuna euskaltzaina hil da

Patxi Altuna euskaltzaina Loiolan hil da gaur 78 urterekin luzaroan gaixo egon ostean. Euskaltzaindiak 1965ean izendatu zuen euskaltzain urgazale eta 1980ko uztailaren 31n, berriz, euskaltzain oso. Urte askoan zehar Euskaltzaindiako Gramatika batzordeburua izan zen. Loiolan jarri dute hil kapera eta hileta elizkizunak bihar egingo dituzte 18:00etan.

2006ko urtarrilaren 20a
17:01
Entzun
Jesuita, filologoa, hizkuntzalaria eta euskaltzaina izan zen Patxi Altuna. 1976an Deustuko Unibertsitatean hasi zen irakasle lanean, Donostiako eta Bilboko kanpusetan. Euskal Filologiako lizentziatura sortu zenetik jubilatu zen arte aritu zen bertan eskolak ematen. 2001ean jubilatu zenean Loiolako Artxibo Historiokoaren arduradun izendatu zuten. Koldo Mitxelenaren laguntzaile ere izan zen. Altunak 50 liburu baino gehiago idatzi zituen, asko euskal gramatikarekin lotutakoak. Gainera, sari eta omenaldi asko ere jaso zituen Altunak.

Patxi Altuna Bengoetxea Azpeitian jaio zen 1927ko irailaren 8an. Xabierren (Nafarroan) egin zituen Batxilergo ikasketak. Filosofia lizentziatura eskuratu zuen Oñan (Burgos) hiru urte pasatu ostean. Ondoren 1953an Salamancako Unibertsitatean Ikasketa Klasikoak egin zituen 1957an lizentziatu zelarik. Doktoregoa egin eta Manuel Larramendi Katedran Hizkuntzalaritza eskolak eman zituen Salamancako Pontifizean, Antonio Tovar irakaslearen ordez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.