politika

Patxi Itziar zenaren omeneko monolitoa kendu dute Arnon

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Ertzaintzari egotzi dio desagerpena. "Horretarako helikopteroa mobilizatu izanak Aresen obsesio errepresiboa noraino iristen den erakutsi digu". Guardia Zibilak hil zuen etakidea, 1991n.

2010eko maiatzaren 24a
17:27
Entzun
Patxi Itziar euskal militantearen omenez Arno gailurreko monolitoa desagertu egin da, eta ekintza Ertzaintzari egotzi dio Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM). "Maiatzaren 14an ertzainak Arnon ibili ziren, oroitarriaren kokapenaz jendeari galdezka. Hilaren 19an Ertzaintzaren helikopteroa Arno gailurrean egon zen denbora luzez, 20an ere bai, eta 21ean oroitarria desagertuta zegoen", esan du AAMk. "Argi esan nahi dugu Ertzaintza izan dela dela monolitoa kentzearen arduraduna. Mendi gailur batean dagoen oroitarri bat kentzeko Ertzaintzaren helikopteroa mobilizatu izanak Aresen obsesio errepresiboa noraino iristen den erakutsi digu".

Tontorrean zegoen euskal presoen eskubideen aldeko maindirea ere desagertu da.

Guardia Zibilak hil zuen Itziar, tiroz, Donostiako Morlans auzoan 1991an. Iñaki Ormaetxea eta Jokin Leunda ere hil zituen orduan. ETAko kideak ziren hirurak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.