Patxi Lopez Espainiako erregearekin bildu da

2011ko azaroaren 18a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Mitin eta mitin artean, Madrilgo Zarzuela jauregira joan, eta Espainiako erregearekin bilera egin zuen herenegun Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak. Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako errege etxeak ez dute berria baieztatu, baina berri agentziek «dakiten iturriei» erreferentzia eginez zabaldu dutenez, ETAk armak uzteko erabakiaren berri eman ostean Euskal Herrian zabaldu den egoera berriari buruz hitz egin zuten. Ez da Lopez Espainiako erregearekin biltzen den aurreneko aldia.

Patxi Lopez Malagako mitinera joan aurretik bildu ziren. Malagako mitinean Lopez ez ezik, Jose Luis Rodriguez Zapatero gobernuburua eta Alfredo Perez Rubalcaba hautagaia ere baziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.