Patxi Lopez Txagorritxuko ospitalean da, giltzurruneko kolikoak jota

Astearte gauean joan zen larrialdietako zerbitzuetara, eta ospitalean utzi zuten; hobera egiten ari da

Erredakzioa
Gasteiz
2011ko otsailaren 3a
00:00
Entzun
Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakaria Gasteizko Txagorritxu ospitalean dute. Astearte gauean ospitaleko larrialdi zerbitzuetara joan zen lehendakaria, giltzurruneko kolikoak jota, eta harrezkeroztik han dute. Giltzurruneko harriak bota arte han izango dutela jakinarazi zioten sendagileek, eta ospitalean igaro zuen gaua.

Horiek horrela, Lehendakaritzak jakinarazi zuen, ohar baten bidez, lehendakariak egin beharreko ekitaldi ofizialak bertan behera geratu direla Lopezen osasunak hobera egin artean. Atzo ez zuen ekitaldi ofizialik agendan, eta gaur eta bihar Eusko Legebiltzarreko saioetan parte hartzekoa zen. Seguruenik, ezin izango da saio horietara joan.

Giltzurrunetako harriak botatzen dituenean, hobera egiten eta medikuen senda-agiria jasotzen duenean itzuliko da lanera lehendakaria.

Hobera ari da egiten

Edozein modutan, hobera egiten ari dela jakinarazi zuen atzo Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak. Behar bezala sendatzen ari dela lehendakaria, «baina gaixotasun honek berez dituen baldintzekin».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.