Politika

Patxi Lopezek dio nabarmentzekoa dela Otegik 'Bateragune auziaren' epaiari emandako erantzuna

"Jende askok ez zuen zigorra ulertu, ez datorrelako bat bizi dugun garaiarekin", esan du lehendakariak 'El Pais' egunkariari eskainitako elkarrizketan.

2011ko urriaren 3a
10:28
Entzun

Patxi Lopez lehendariak El Pais egunkariak egin dion elkarrizketan Arnaldo Otegik Bateragune auziaren epaia ezagutu ostean izan zuen jarrera nabarmendu du: "Garrantzitsuena da Otegik esan zuela horrek ez zuela bide politikoen aldeko apustua bertan behera utziko", esan du Lopezek.

Bateragune auziaren epaia eman zutenean bezala, berriro nabarmendu du lehendakariak jende asko ez zuela zigorra ulertu: "Ez dator bat bizi dugun garaiarekin", gaineratu du. Lopezek dio gaur egun ez dagoela ETAren indarkeria babesten duen inor.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.