Hizkuntz normalizazioa

Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusi berria

Gaur eguerdian Bilboko Euskalduna Jauregian egindako ekitaldian hartu du lekukoa Xabier Mendiguren Bereziarturen eskutik. Kontseiluko kide, eragile eta herritarrei euskararen normalizazioan "urrats bat haratago" joateko eskatu die lehen agerraldi horretan. (Bihar Bilbaorekin egindako elkarrizketa plazaratuko du paperezko BERRIAk eta 'Esan ahala' saioan egindakoa jarriko du BERRIA TBk; aurrerapena da bideokoa).

2010eko apirilaren 24a
14:23
Entzun
Txalo zaparrada handiarekin agurtu dute Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluko kideek, euskararen alorreko hainbat erakundetako ordezkariek, eta, oro har, eragileek 12 urtez Kontseiluko idazkari nagusi izan den Xabier Mendiguren Bereziartu. Izan ere, erretiroa hartu du gaur Mendigurenek, eta haren ordez, gaur arte Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendari izan den Paul Bilbaok hartu du kargua. Besarkada bero eta hunkigarriaren bidez irudikatu dute lekuko aldaketa, Bilboko Euskalduna Jauregian egin duten ekitaldian.

Euskararen normalizazioan "urrats bat haratago" joateko mezua zabaldu du Bilbaok Kontseiluko idazkari nagusi gisa egin duen lehen hitzaldian, eta hartarako prestutasuna eskatu die Kontseiluko kideei, eragileei, eta, oro har, herritarrei. Agintariei, berriz, noraznko horretan aurrera egiteko Kontseilua laguntzeko prest dutela agertu die.

Bihar BERRIA TBko Esan ahala saioan Bilbaori egindako elkarrizketa saioa jarriko du ikusgai BERRIA.INFOk, eta, halaber, elkarrizketa hori argitaratuko du paperezko BERRIAk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.