Ikasturtea bukatutakoan Mallorcara egindako bidaian piztutako agerraldia gero eta gehiago ari da larriagotzen. Eusko Jaurlaritzak 49 positibo jakinarazi zituen atzo; gaur argitu du 126 direla, oraingoz. Horiek horrela, agerraldia kontrolatzea helburu, baheketa are gehiago zabaltzea erabaki du Osakidetzak. PCRa egitera deitu dituzte azken bi asteen, ekainaren 12tik, Mallorcan izan diren 16 eta 19 urte arteko gazte guztiak. Testak bihar eta etzi eginen dituzte, eta Osakidetzaren ardurapeko zentro guztietan dago horretarako aukera.
Jaurlaritzak jakinarazi duenez, baheketan parte hartzeko, premiazkoa da aldez aurretik hitzordua eskatzea. Bihar zabalduko dute horretarako aukera. Nork bere osasun zentroan eska dezake, edo telefono bidezko arretara deitu.