Irudia. Tolosa
PELLO ODRIOZOLA, 24 URTE PRESO
Pello Odriozola tolosarra atxilotu eta espetxeratu zutela 24 urte bete ziren atzo. Euskal Herritik urrun espetxe ugaritan egon eta gero, Zuerakoan da egun (Espainia). Bere lagunek eta Egin Dezagun Bideak atzo Tolosako Lizardi kultur elkartean (Gipuzkoa) eginiko agerraldian esan zutenez, zigorra 2008ko uztailean bete zuen, eta duela hiru urte eta erdi behar zuen aske. Haren askatasuna eskatzeko elkarretaratzera deitu dute otsailaren 2rako, 19:30ean, Triangelu plazan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu