Hona hemen, aurrerapen gisa, Pello Urizarren esan batzuk:
- "ETAri oraindik geratzen zaizkio pausoak emateko. Lehenik eta behin, armagabetzea ezinbestekoa da. Baina urratsak egin ditu, segitzen du egiten, eta baloratu beharra dago hori".
- "Gizarteak EH Bilduren apustua babestu egin du eta ETAk, onartu".
- "Nik uste Urkulluk ez duela sinisten berak bakegintzan bultzatutako ekinbideetan; noraezean ikusten dut".
- "Ilusio handia dugu 2015eko hauteskundeekiko. EH Bildu oso indar orekatua eta indartsua da Hegoaldean".