Iraken okupazioa
Pentagonoak "errugabetu" egin ditu Ishakin 11 zibil hil zituzten AEBetako soldaduak
Ishakiko operazioan parte hartu zuten AEBetako Armadako soldaduak "errugabetu" egin ditu gaur goizean plazaratutako ikerketa batean. Armada estatubatuarreko iturrien arabera, "soldaduek arauak jarraitu zituzten eta ez zioeten etika profesionalari hutsik egin". Izan ere, atzo, AEBetako Armadak Iraken eginiko beste sarraski baten irudiak plazaratu zituzten. AEBetako soldaduek 11 lagun hil zituzten Ishakin, eta BBC hedabide britainiarrak hilketaren bideoa plazaratu zuen.
Pentagonoak gaur jakinarazi duenez, gertatutakoa argitzeko ikerketa jarri dute martxan. Bien bitartean, AEBetako hainbat hedabidek plazaratu dutenez, Armadako iturrien arabera, soldadu estatubatuarrek "zuzen" jokatu zuten Ishakiko operazioan. Ezarritako "arauak jarraitu" zituzten eta egin zaizkien akusazioak "oinarrigabeak" direla uste dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu