Petardoak izatea egotzita, 17 urteko kartzela zigorra eskatu dute

Urrutia eta Hernandez «terrorismoa goratzea» egotzita atxilotu zituzten; baina, geroztik, aldatu egin da akusazioa

Erredakzioa
2010eko irailaren 24a
00:00
Entzun
Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak hamazazpi urteko kartzela zigorra eskatu du Oier Urrutia eta David Hernandez gasteiztarrentzat, «petardoak edukitzeagatik». Joan den urteko apirilaren 1ean eta 2an Gasteizko Galtzagorri taberna miatu zuen Poliziak, eta bigarrengo aldian bi gazteak atxilotu zituen «terrorismoa goratzeagatik». Bi egun inkomunikatuta iragan ondoren, Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aurrean deklaratu zuten, eta espetxera igorri zituen biak ala biak. Geroztik, ordea, epaileak aldatu egin du akusazioa, eta «petardoak edukitzegatik» daude auzipetuta. Hernandez aske utzi dute, baina Urrutiak kartzelan jarraitzen du.

Bost herritar, deklaratzera

Burlatako (Nafarroa) bost herritarrek Espainiako Poliziaren polizia etxera joan behar izan zuten deklaratzera atzo, joan den udan bertako jaietan topa batean parte hartzeagatik. Euskal presoei elkartasuna adierazteko antolatutako ekitaldi batean parte hartzea egozten diete. Bost herritar horien artean, preso dauden herritar batzuen senideak daude. Askatu.org webgunearen arabera, Espainiako Polizia «terrorismoa goraipatzeagatik» horiek auzipetzea aztertzen ari da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.