Petronorren auzia dela eta, helegitea jarriko du Abantoko Udalak

Findegiaren jarduera baimena ezeztatzen duen epaiarekin ez dator bat; arazoa Muskizi dagokiola dio

Erredakzioa
Bilbo
2011ko otsailaren 9a
00:00
Entzun
Petronorri emandako jarduera baimena ezeztatuz lehengo astean jasotako epaiaren edukiarekin ez dator bat Abantoko Udala (Bizkaia), eta helegitea aurkeztea erabaki du. Emandako baimena «soilik» enpresaren fintze jardunerako zela esan du, eta ez duela zerikusirik koke plantarekin. «Izan ere, planta hori osorik Muskizen dago», zehaztu du. Lehengo asteko albistearen harira hainbat hedabidek informazio ezegokia eman izana kritikatu du, herritarren artean «iruzurra» eragin dezaketela nabarmenduz. Epaiaren berri, gainera, hedabideen bitartez izan dutela salatu dute udal ordezkariek. Ebazpenaren edukia beteko badute ere ez daudela ados esan dute.

Administrazioarekiko auzien auzitegiko Bilboko epaitegiak eman zuen Abantoko Udalaren aurkako epaia. Epailearen arabera, Petronorri emandako jarduera baimena ez zen legezkoa, aurrez jarriak zizkioten baldintzak ez zituelako bete enpresak. Epaileak dio udalak ezin ziezaiokeela eman lizentzia Petronorri, hark ez zituelako beteak aurrez Eusko Jaurlaritzak ezarri zizkion baldintzak. Ingurumen baimen bateratua ematean, hainbat txosten aurkezteko agindu zion Jaurlaritzak petrolio enpresari. Epaileak dio ez dutela egin izanaren berri eman, eta udalak ezin ziola eman jarduera baimena. Epaia aurrekari izan daiteke, Muskizko Udalak ere gisa bereko baimena eman baitzuen. Meatzaldea Bizirik elkarteak jo zuen auzitara, Abantoko Udalaren baimena legez kanpokoa zelakoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.