1. Nafarroatik ikusminez begiratzen diezu EAEko hauteskundeei? Zergatik?
2. Orain arte zerk eman dizu atentzioa eta zergatik?
3. Zeintzuk dira gakoak, zure ustez?
4. Zer gertatzea espero duzu?
5. Nafarroan ondoriorik izango al du?
1.Ez ikusmin handiz. Ematen du ez dagoela hainbeste interesik Nafarroan. Anai-arrebak eta auzokideak izan ordez, beste herrialde bat balitz bezala.
2.Kanpaina beste kanpainen parekoa da. Niri atentzioa PPren kanpainak eman dit gehien. Zu ez bazoaz, eurek irabazten dute lelotik hasita, abertzaleen aurkako mezu zuzena dute, eta euren ospetsuak eramaten ari dira mitinetara... Abstentzioa eurena dela jakingo balute bezala.
3.Krisi ekonomikoa eta independentzia, zalantzarik gabe. Krisia, badakigu zergatik, eta independentzia, Katalunian sortzen ari den egoeragatik pil-pilean dagoen gaia delako. Jakin-minez ari gara ikusten prozesu hori ea zer gertatzen den, eta ispilu bat da. Oso une erabakigarrian harrapatu gaitu.
4.Orain arte ateratako inkesta batzuk ikusi ditut, eta uste dut jendeak ez duela horrelakoetan azken orduan botoa aldatzen. EAJk irabaz dezake, 25 eserlekurekin; EH Bildu gertu, 22-23 eserlekurekin; PSE 17 eta PP 12. Nire ustez, UPD eta Ezker Batua kanpoan gera daitezke. Inkesta horiek diotena sinesten dut.
Askok nahiko genuke abertzaleen arteko akordio bat izatea. Edo, behintzat, zenbait gaitan eskutik helduta izatea, baina, historiari erreparatuta, ez dut uste EAJ eta EH Bildu elkarrekin joango direnik. Litekeena da akordioa PSE-EErekin egitea. Beti gauza bera gertatzen da. Hauteskunde kanpainan ez dirudiena gertatzen da gero.
5.Ez dakit. Ziurrenik, eskuinak nahi adina hitz egingo du independentziaren aurka. Euskaldun gisa, uste dut zerbait sumatuko dugula. Gutxi eman arren, EAJren Jaurlaritzak dirua ematen zion hemengo euskalgintzari: prentsari, hedabide txikiari eta euskalgintzan mugitzen diren erakunde txikiei. Laguntza hori berriro bueltatzen bada, pozik. Arinkeriaz mintzatzeko asmorik gabe, ea behingoz gure haurrek marrazki bizidunak euskaraz ikusi ahal dituzten!
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Galdera zuzena
Pili Ioldi
Kazetaria
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu