Konponbideari begira

Pili Zabalaren eta Maixabel Lasaren solasaldia 18:30ean, zuzenean, BERRIA.INFOn

'Biktimen (sa)mina, bizi berri baten sormina?' solasaldia izango da gaur, Lazkaon, Joxi Zabala zenaren arreba Pili Zabalaren eta Juan Mari Jauregi zenaren emazte Maixabel Lasaren eskutik. Hitzaldia Gerriko kultur elkartean izango da, 18:30ean, eta BERRIA.INFOk zuzenean emango du webgunean.

2013ko apirilaren 24a
18:33
Entzun 00:00:0000:00:00

Joxi Zabala GALek hil zuen. Juan Mari Jauregi, ETAk. Lehenengoaren arreba eta bigarrenaren alarguna Lazkaon izango dira gaur Berriketan izeneko solasaldietan. Euskal Herriko bakegintza prozesuaz eta gatazkaz antolatutako hitzaldi zikloa da Berriketan, Lazkaoko Gerriko Kultur Elkarteak antolatua, eta Zabala eta Lasarekin amaituko da gaur.

Otsailean, martxoan eta apirilean zehar banatuta, bost saio izan dira, eta Karlos Ioldi ETAko preso ohia da eta Harrera elkarte asistentzialaren lehendakariordea, Lokarriko kide Aitziber Blanco, Donostiako gotzain emeritu Jose Maria Setien, Pako Aristi idazle eta kazetaria eta Independentistak sareko Garbiñe Bueno eta Esti Mujika aritu dira aurreko hitzaldietan.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.