Iruñea

Pintaketa faxistak egin dituzte Iruñean

Iruñeko Alde Zaharrean pintaketa faxistak agertu dira gaur goizean. Ikur faxistak eta Erorien Monumentuaren aldeko mezuak pintatu dituzte.

Iruñeko Alde Zaharreko argazkia gaur goizean. TWITTER
Iruñeko Alde Zaharreko argazkia gaur goizean. TWITTER
pettan uralde
2024ko apirilaren 25a
11:00
Entzun

Bart gauean pintaketa faxistak egin dituzte Iruñeko Alde Zaharrean; hain zuzen, San Frantzisko plazan eta inguruetan. Erorien Monumentuaren aldeko mezuak pintatu dituzte nagusiki. Azken asteetan hainbat protesta egin dira, monumentu hori eraitsi dezatela eskatzeko, eta faxistek Los caidos no se tocan (eroriak ez dira ukitzen) eta gisako mezuekin erantzun dute. Svastikak, Daviden izarrak eta beste ikur faxista batzuk ere marraztu dituzte.

WhatsApp Image 2024 04 25 at 09.43.53(1)

EH Bilduren egoitzaren kanpoaldean ere hainbat ikur faxista margotu dituzte, eta Asiron narizon (Asiron sudur handi) ipini dute svastiken eta Daviden izarren artean. EH Bilduk irmoki salatu ditu bere egoitzan azaldutako pintaketa horiek. «Faxistei ez diegu utziko gure bizitzak eta erabakiak baldintzatzen. Konpromiso osoa dugu bizikidetza eta memoria demokratikoarekin».

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.